Otsailak 24 - Motxianeby: bideoak igotzeko jarraibideak

 Kaixo gaztiak! 


Aurreko ostiralian esan genun bezela Motxianeby-ko bideuak ostiraleako (Otsailak 24) igo ber dia. 

Oain, pausoz-pauso azalduko dizuegu nola igo: 

1. Sartu hurrengo estekan: https://motxianeby.eus/

2. "Igo zure proiektua" saila hautatu ta bertan eskatzen den informaziyua gehitu: Taldearen izena, taldekide arduraduna, kontakturako posta elektroniko bat eta telefono zenbaki bat.   

3. Jarraian, "seleccionar archivo" klikatu eta zuen bidiyua hautatu. 

4. Behin hoi in ondoren, "Datuen babeserako legea onartzen dut" laukiya onartu. 

5. Bukatzeko, "Igo zure proiektua" botoia klikatu. 


Jarraian, leihaketako baldintzak gogorarazten dizkizuegu: 

  • Lanek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute nahitaez.
  • Bi minutuko iraupena izan beharko dute gehienez.
  • Formatuari dagokionez, hauek dira onartzen direnak: “.mov”, “.mpeg4”, “.mp4”, “.avi”, “.wmv”, “mpegps”, “.flv”, “.3gpp”, “Webm”, “DNxHR”, “ProRes”, “CineForm”, “HEVC (h265)”. Lanek, gehienez, 60MB-ko pisua izan beharko dute.
  • Emaitzak bideoak izanik, bideoen kalitateari garrantzia emango zaio.
  • Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izatea hobetsiko da.
  • Ez dira eduki iraingarria, errespetu gabekoa edota erasotzailea duten lanik onartuko, ezta maila oso eskasekotzat jotakoak ere. Bideoren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da publikatuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER