GURASOENTZAT OHARRA
KUADRILLATEGI Guraso agurgarriak: Idatzi honen bidez gure berri eman nahi dizuegu. Dakizuen bezala, urte hau nahiko berezia da COVID19a dela eta. Horregatik, Kuadrillategi egitasmoa egoera berrira moldatu behar izan dugu. Gauzak behar bezala antolatzeko, ohiko data baino beranduago hasi gara, azaroaren 27an eman baitiogu hasiera. Urtero, guraso bilera antolatzen dugu egitasmoaren nondik norakoak jakiteko, zuen zalantzak argitzeko eta ekarpenak entzuteko. Oraindik denak biltzeko aukera ez dugunez, idatzi hau prestatu dugu zuengana heltzeko. Hala ere, aurrerago, guraso bilera egitea dugu buruan. Bien bitartean, honakoa adierazi nahi dizuegu: Ø HEZITZAILE TALDEA: · Elizaldeko DBH1eko taldearekin Nerea eta Uxue. · Haurtzaroko DBH1 eta DBH2ko taldeekin Ugaitz, Lide eta Itsaso. Ø ORDUTEGIA: · DBH1: ostiraletan 17:00etatik 19:00etara. · DBH2: ostiraletan 19:30etik 21:30era. · Elizaldek