DBH 2koekin IRTEERA

 IRRISARRI 2021

Kaixo:


Dakizuen bezala, ekainak 18ko asteburuan, igandea barne, Irrisarrira bi gau igarotzera goaz. Horretarako, aurreko mezuan adierazi genuen bezala, gazte bakoitzak 70€ ordaindu beharko du, gainontzekoa Kuadrillategik ordainduko du. Ordainketa transferentzia bidez egin beharko da. Transferentzia hau jarraian dagoen kontu korrontera egin behar da eta kontzeptuaren atalean gaztearen izen abizenak adierazi behar dira. Ordaintzeko azken eguna astelehena izango da, ekainak 14.


ES70 3035 0126 67 1261060677


Hau izango da asteburuko plana


EKAINAK 18 (Ostirala)


  • 17:00etan Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan bildu eta autobusa hartuko dugu.

  • 18:00tan Irrisarrira iritsi eta logelak antolatu ondoren ekintza ezberdinak gauzatuko ditugu eta bertan afalduko dugu.


EKAINAK 19 (Larunbata)


  • Egun osoa Irrisarrin igaroko dugu eta ekintza ezberdinak egingo ditugu, esaterako, arbolismoa eta tirolina. Bertan egingo ditugu otordu guztiak.


EKAINAK 20 (Igandea)


  • Irrisarrin gosaldu ostean Baztan Abentura Parkera joango gera. Bertan, ur jauzi naturaletan ibili, bazkaldu eta Oiartzunera itzuliko gara.

  • 17:00 ingururako buelta aurreikusteen da. Hala ere, eguraldi oso txarra egingo balu, baliteke itzulera ordua aurreratzea. Hau horrela izango balitz, gazteak gurasoekin harremanetan jarriko dira.


Asteburuan zehar ekintza ezberdinak gauzatzeko eta bertan ahalik eta erosoen ibiltzeko, eraman beharreko gauzak hauek dira:


  • Oinetako zaharrak edo uretan sartzeko oinetakoak.

  • Oinetako erosoak

  • Motxila txiki bat

  • Lotako zakua

  • 2 bainujantzi

  • Txankletak

  • Aldatzeko arropa erosoa

  • Toalla


Aipatu bezala, 70€ horiekin asteburu guztiko plan osoa bertan sartzen da. Hortaz gain, gazteren batek etxetik janariren bat edo bertan zerbait erosteko dirua eraman nahiko balu aukera edukiko luke.


Jarri gurekin harremanetan lasai:




Kuadrillategiko hezitzaileak


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER

MAIATZAK 19