Ostiral honetako saioa: Costa Jump

 Kaixo gaztiak!


Ostiral honetan, maiatzak 21, Elizaldeko Kuadrillategiko partaideak eta Haurtzaro DBH2ko gazteak Costa Jumpera joango gara. Hau izango da antolaketa:


DBH2 Haurtzaroko gazteak Arraguako topo geltokian 17:00etan elkartuko gara.

Elizaldekoak, aldiz, Arraguako topo geltokian 17:30etan elkartuko gara.


Costa Jumpeko kostua 13eurokoa da galtzerdiak barne. Galtzerdi hauek erostera derrigortuta gaude, baina zuetako norbaitek edukiko balitu ekarri eta galtzerdien kostua ez luke ordaindu beharko. Kuadrillategik ekintza hauetan sarreraren kostu erdia ordaintzen du. Hortaz, saarrera erosteko ekarri beharreko dirua 7eurokoa izango da. Sarreraz gain jateko zerbait erosi nahi izanez gero, zuen kontura izango da.

Bestalde, garraiorako Mugi txartela izanez gero ekarri.


Itzulerari dagokionez, topo bidez egingo dugu buelta eta itzulera hau 21:00-21:30 ingururako aurreikusten da. Saioaren amaiera Arraguan izango da.


Ostiral arte gaztiak!


Iruzkinak

  1. Buenos días
    Con relación a la salida del viernes que vais a hacer a Urbil,me gustaría saber si el tema de protocolo cómo sería?
    Gracias

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER

MAIATZAK 19