KUADRILLATEGI BERRIZ ERE MARTXAN DA!

 

Kaixo gaztiak!
Dakizuen bezala egungo egoera dela eta Kuadrillategiko ekintzak bertan behera geratu ziren. Egoera hobetu den honetan moldaketa batzuk egin beharrean aurkitu gera.

DBH 1 ELIZALDE: maiatzak 21ean hasiko da Kuadrillategi eta egun honetako ekintza berezia izango da. Hau da, 17.00etatik -21:30era izango da. Hurrengo astean zuekin kontaktuan jarrik gara.

DBH 1 HAURTZARO: zuen taldea bi taldetan banatu behar dugu. Horretarako galdetegi bat bidali genizuen eta jaso ditugu zuen erantzunak. Datozen ostiraletako taldeak eta ekintzak antolatzeko, ostiral honetan, maiatzak 14ean, zuekin bilduko gera Oiartzungo plazan 17:00etan.

DBH 2 HAURTZARO ETA ELIZALDE: maiatzak 21ean hasiko da Kuadrillategi eta egun honetako ekintza berezia izango da. Hau da, 17.00etatik -21:30era izango da. Hurrengo astean zuekin kontaktuan jarrik gara.

Hala ere informazio guztia blogean eskuragarri egongo da: https://kuadrillategioiartzun.blogspot.com

Ostiral arte!

Kuadrillategiko hezitzaileak

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER

MAIATZAK 19