IRRISARRI DBH2

 Kaixo gaztiak!


Ohar hau DBH2ko gazteei zuzenduta dago.

Ekainaren 18-19-20 Irrisarrira asteburu pasa joateko asmoa dugu. Asteburua antolatzen gabiltza eta horretarako gazte kopurua zenbatekoa izango den jakin behar dugu. Hortaz, datorren astearterako, ekainak 1, eskertuko genuke zuen baieztapena whatsapp edo korreo bitartez helaraztea.

Korreo elektronikoa: kuadrillategioiartzun@gmail.com

Mugikorraren zenbakia: 686966942


Hau da aurreikusten dugun plangintza:

Ekainak 18, ostirala

17:00etan Haurtzaro Ikastolako parkinean elkartuko gara.

Irrisarrin arratsaldea pasa eta bertan afalduko genuke.

Ekainak 19, larunbata

Irrisarriko aterpetxean egingo genituzke otordu guztiak eta hortaz gain, egun osoan zehar, ekintza ezberdinak gauzatuko genituzke. Besteak beste, tirolinak, arbolismoa… (Ekintza hauek zehazteke daude)

Ekainak 20, igandea:

Irrisarrin gosaldu ondoren, Baztan Abentura parkera joango ginake Aquapark naturaleko ekintza egitera. Bertan bazkalduko genuke eta itzulera 17:00etarako aurreikusten da Haurtzaro Ikastolako parkinean.


Egungo egoera dela eta, asteburu guztian zehar, aterpetxeak Covid egoeragatik hartutako neurriak errespetatuko genituzke.


Kuadrillategiko Hezitzaileak


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER

MAIATZAK 19