GURASOENTZAT OHARRA
KUADRILLATEGI
Guraso agurgarriak:
Idatzi honen bidez
gure berri eman nahi dizuegu. Dakizuen bezala, urte hau nahiko berezia da
COVID19a dela eta. Horregatik, Kuadrillategi egitasmoa egoera berrira moldatu
behar izan dugu. Gauzak behar bezala antolatzeko, ohiko data baino beranduago
hasi gara, azaroaren 27an eman baitiogu hasiera.
Urtero, guraso bilera
antolatzen dugu egitasmoaren nondik norakoak jakiteko, zuen zalantzak argitzeko
eta ekarpenak entzuteko. Oraindik denak biltzeko aukera ez dugunez, idatzi hau
prestatu dugu zuengana heltzeko. Hala ere, aurrerago, guraso bilera egitea dugu
buruan. Bien bitartean, honakoa adierazi nahi dizuegu:
Ø
HEZITZAILE TALDEA:
·
Elizaldeko DBH1eko taldearekin
Nerea eta Uxue.
·
Haurtzaroko DBH1 eta DBH2ko
taldeekin Ugaitz, Lide eta Itsaso.
Ø
ORDUTEGIA:
·
DBH1: ostiraletan 17:00etatik
19:00etara.
·
DBH2: ostiraletan 19:30etik
21:30era.
·
Elizaldekoak Elizaldeko jantokian
elkartuko dira eta Haurtzarokoak Haurtzaroko jantokian.
Ø
PLANGINTZA:
·
Ez dugu plangintza finkaturik,
gazteek nahi dituzten ekintzak burutzea delako gure helburua. Horretarako,
eguraldia eta eguna kontuan hartzen ditugu. Egoera berezi hau dela eta, beste
urteetan egin ditugun ekintza batzuk burutzeko zailtasunak ditu. Hala ere,
gazteen gustukoak badira, momentuan dauden neurriak jarraituta betetzen
ahaleginduko gara.
·
Kuadrillategi egitasmoan parte
hartzeko ordaindu behar ez den arren (Udalak ordaindutako egitasmoa baita),
zenbait ekintza burutzeko dirua jarri beharko du gazte bakoitzak.
·
Zenbait ekintza burutzeko
baliteke gazteen ordutegia aldatzea. Hau lehendik abisatuko zaie aurreko
ostiralean.
Ø
ASISTENTZIA:
·
Ostiralero asistentzia pasako
dugu, COVID19 kasu bat ematen bada, zuekin harremanetan jartzeko. Gazte batek
ostiral batean etortzerik ez badu, lehendik jakinaraztea eskertuko genuke, ahal
bada arrazoia zehaztuz.
Ø
OHITURAK:
·
Momentuan COVID19a dela eta
ezartzen direnak.
·
Mugikorraren erabilera mugatu
egingo dugu. Hau da, soilik zenbait ekintza burutzeko erabiliko ditugu. Gure
asmoa, gazteak beraien artean mugikorrik gabe harremantzea da.
·
Kuadrillategi orduetan, soilik
kalean eta elkarrekiko distantzia mantendurik jateko aukera izango da.
·
Ez ditugu paperean oharrak
banatuko. Gazteei komunikatuko diegu ostiraletan behar duguna. Gazte bat ez
bada etortzen, bere ardura izango da informazioa lortzea.
·
Zenbait ohar blogean jarriko
ditugu, beraz, noizbehinka begiratzea gomendatzen dugu.
Ø
HARREMANETARAKO BIDEAK:
·
Korreo elektronikoa: kuadrillategi@tturttur.eus
·
WhatsApp zenbakia: 686966942 (soilik ostiraletan
erantzungo dugu, 17:00-21:30)
·
Ttur-tturreko zenbakia: 943260182 (soilik asteartetan
erantzungo dugu 17:30-20:00)
·
Bloga: https://kuadrillategioiartzun.blogspot.com/
Edozein zalantza
galdetu edota ekarpenik egiteko, jarri gurekin kontaktuan mesedez. Laster elkar
ikusiko dugulakoan, jaso gure agurrik beroena.
Kuadrillategiko hezitzaileak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkin bat