GAZTEAK ZUREKIN GAUDE

Kaixo Lagunok!

Dakigun bezela, COVID egoerak aurreko urteko bidai, plan eta ekintza ugari baldintzatu zituen. Horien artean urtero egiten dugun Warnerreko bidaia. 
Bidaiaren gastuei aurre egiteko urtero erabiltzen ditugun rifen bidez dirua bildu zen. Egoerak berdin jarraitzen duenez eta bidai hau egitea ezinezkoa denez, 2006.urteko gazteei diru honekin zer egin galdetu zaie.  

Udara honetan Oiartzungo gazte batek, auto istripu larri bat eduki zuen eta ondorio larri hauei aurre egiteko, mezu bat zabaldu zen herritar eta ingurukoei bideratuta. Gazteei mezu hau iritsi zaie eta horregatik Batxirrek bizitu zuen egoera eta gaur gaurkoz bizitzen duen egoeraz jakitun izanda, beraien baliabideen bitartez lortu zuten diru hori berari ematea izan da erabaki dutena. Hortaz, mezu honekin adierazi nahi dugu gazteen konpromezua eta gertutasuna. 

MILA ESKER GAZTIAK!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER

MAIATZAK 19