IKASTURTE HASIERAKO OHARRA

 Kaixo gaztiak,

Ezohiko egoera hau dela medio, denbora bat da elkarren  berririk ez dugula eta ikasturte honen inguruko hainbat informazio helarazteko asmoz idazten dugu ohar hau.

Aurreko ikasturte amaieran irteerak aurtengo ikasturte hasierara pasatzeko asmotan ginela esan bagenizuen ere, egungo testuinguruan irteerak egitea ezinezko zaigu, eta beraz, irteera hauek bertan behera gelditu dira.

Aurtengo ikasturteari dagokionez, Kuadrillategi egitasmoa osasun neurri guztiak beteaz aurrera ateratzeko ahaleginetan gabiltzala aipatu nahiko genuke eta erabakiak hartzen goazen heinean zuei ere informazioa helaraziko dizuegu. Beraz, oraindik ziurra ez bada ere, zuen esperoan gaude!

Asteotako lana errazteko, ikasturte honetan Kuadrillategin parte hartzeko asmotan zabiltzaten gazteoi kuadrillategi@tturttur.eus posta-elektronikora zuen izen-abizenak, ikastetxea eta maila (DBH1 edo DBH2) helarazteko eskatu nahiko genizueke.

Mila esker,

Ikusi arte!

Kuadrillategiko Hezitzaileak

 

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER

MAIATZAK 19