KUADRILLATEGI IRTEERETAKO DIRUA

Kaixo!
Kezka eta zalantza batzuen aurrean, irteeretako diruari buruz hitz egiteko zuzentzen gara.
Aurre ikusiak genituen irteerak bertan behera geratu dira egoera berri hau dela eta.
Nahiz eta aurrera begira irteerak egin nahi ditugun, gaur gaurkoz honakoa planteatzen dugu:
DBH1: gazte bakoitzarengatik jarritako dirua kopuru osoa itzuliko da.
Hainbat aukera aztertu ondoren, denentzat eraginkorrena Bizum bidez itzultzea dela ondorioztatu dugu.
Hala ere, norbaitek zailtasunik badu, jarri gurekin kontaktuan eta moldatuko gara.

Hau gauzatzeko, Kuadrillategiko WhatsApp zenbakira (686966942) edo helbide elektronikora (kuadrillategioiartzun@gmail.com) idatzi:

Gaztearen izen abizenak
Bizuma egitea nahi duzun mugikor zenbaki bat.

 DBH2: nahiz eta irteera irailean egin nahi dugun, ez dakigu aukera izango dugun, beraz, gazteek bi aukera izango dituzte:

1) Errifak saltzen jarraitzea. Ekainak 30era atzeratu da zozketa, beraz, errifak saltzeko aukera dute.
Aukera hau onartzen bada, gero ez da saldu gabekoen dirua itzuliko.

2) Saldu gabe dauden errifak itzultzea. Saldu gabe geratu diren errifen kopurua itzuliko da.
Honetarako, maiatzaren 26 asteartea eta 29 ostiralean, ekainaren 2 asteartean eta 5 ostiralean,
Ttur-tturreko eraikinean, turismo bulegoan egongo gara 17:30-19:00etara.
Bertaratzen den bakoitzak, soberan dituen errifak ekarri beharko ditu hurrengo datuekin: 

Gaztearen izena.
Saldu gabeko errifa kopurua.
Bizuma egitea nahi duzun mugikor zenbaki bat. 

Guzti hau gauzatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira.

Norbaitek bertaratzeko zailtasunik badu jarri gurekin harremanetan eta moldatuko gara.

Kuadrillategiri buruzko kezka, iradokizun edo kexarik baduzue, jarri gurekin harremanetan.
Irekiak gaude edozein proposamen entzuteko.

Laster arte.
Kuadrillategiko hezitzaileak.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

WARNER

MAIATZAK 19